XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ederki asko daki zer pentsatzen ari den ama.

Pozik da Elvisek aitona ez ikusteaz.

Uste du Elvis moldagarriagoa dela aitonarekiko adiskidantza bukatu zenetik.

Elvisek argiro entzun zuen nola esaten zion aitatxori.

Ezin du amatxo han leihoan ikustea jasan eta bestera begiratu behar du.

Oroitzen ditu hirian zehar aitonarekin ibilia den aldi guztiak.

Ederki asko daki zer nolako manatuek ekarrarazten duten aitona hirira.

Sekula ez zuen pentsatuko egunen batean harengandik ihesi ibiliko zenik.

Lotsatuta dago.

Amaitu beharra du egoera harekin.

Jasanezina egiten zaio.

Eta aitonarekin topatuko balitz orain?

Eta bapatean aitona aurrean agertu eta guztia argituko balitz?

Baina aitonak ezin du jakin mahatsarean gertatu zena.

Ez zegoen han.

Amatxok daki bakarrik, han bait zegoen.

Baina amatxorekin ezin da ezer konpondu.

Egiten duen bakarra gauzak hondatzea da.

Elvis kale batetik bestera doa.

Hiriko bestaldetik doa, aitonak ibili ohi dituen kaleetatik urrun, autobus geltokitik urrun.

Ez da besterik egitera ausartzen.

Gogoratzen du, denbora pasatu da, Anarosa Helgarekin joan zenean

Triste zegoen eta galdetu zion aitonari zergatik bi pertsonak ezin zuten elkar berdin maite, zergatik beti dagoen bat gehiago maitatzen duena.

Orduan atera zen, Elvis eta aitonak berdin maite zutela elkar.

Elvisi gustatzen zaio horretan pentsatzea, baina gaur oroipen hark min ematen dio.

Lehen bezainbeste gustatzen zaio aitona eta badaki aitonari bera berdin gustatzen zaiola.

Zer gertatu ote zen?

Zergatik ez da oroitzera ausartzen?

Ez da logikoa.

Konturatzen da horretaz... baina ez da ausartzen.